

0-5, 1-5, 1-7, 3-7, 3-8, 7-8, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 9-13, 10-14, 13-14, 13-16, 15-16, 15-17, 16-17, 16-18, 17-18, 17-19, 19-19, 20-20, 21-21, 24-21, 24-22, 26-22, 26-23, 27-23, 27-25, 30-25, 30-26, 31-26, 31-28, 34-28, 34-29 eta 35-29
Kronika 2008/08/15: Goikoetxea, uda honetan Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoak irabazi dituena eta Donibane Garaziko Mastersaren eta Abuztuko Nazioartekoen finalerako txartelak eskuratu dituena, beste finalera sailkatu da gaur, izan ere, Gernika Jai Alain jokatzen ari den Kontinentearteko Torneoaren finalerdia irabazi berri du.
Gipuzkoarrak, Urtaran, Barrondoren ordezkariarekin batera, Arriaga eta Oiarbide 35 eta 29 menderatu ditu lehia borrokatu batean. Izan ere, zumaiarra eta arabarra atzetik hasi ziren 1-7 eta 10-14, orduan José Ramón Alberto baino seguruago aritzen zelako eta Arriagak ez zituelako akatsik egiten.
Hala ere, Urtaranek gora egin zuen bezain laster, Iñaki bi paretekin min handia egiten hasi zen, horrela zortzi tanto, hauetako lau errestoan; sinatu baitzituen, eta, horretaz gain, bere eskuin besoaren indarra erakutsi zuen. Beraz, gorriek 19na berdindu zuten eta 20 eta 21nako berdinketen ostean, 26-22kora ihes egin zuten.
Norgehiagokaren fase honetan, Oiarbidek, errebes bikaina daukala erakutsi bazuen ere, huts baten bat ere egin zuen eta bere aurkariek hau aprobetxatu zuten bost tantoko aldea lortzeko (30-25).
Nahiz eta atzetik egon, urdinek dena eman zuten eta 31-28kora ere hurbildu ziren, baina Goikoetxeak eta Urtaranek ez zuten ezustekorik nahi, beraz, ez zuten errukirik izan eta azken tanto ikaragarriak sinatuz, 35-29kora joan ziren.
Finala, Alberdi II-Elizegiren kontra
Goikoetxeak eta Urtaranek bihar bertan jokatuko dute Kontinentearteko finala (16:00etan, bigarren partida) eta han Alberdi II-Elizegi izango dituzte aurkari. Hauek atzo Baronio-Irastorzari irabazi zieten 33-35ko emaitzaz eta norgehiagoka hau lau partidako jaialdi baten barruan kokatuko da. Festibal honi bukaera emateko, hirukote bat beste hirukote bat neurtuko da lehia bitxi batean eta han Aimar-Alberdi III-Garita eta Hormaetxea-Joakin-Arriola nor baino nor ariko dira.