Alberdi II-Elizegi, finalera ordu eta erdiko borroka ikaragarri ostean

Baronio-Irastorzari irabazi zieten hamar berdinketa izan zituen partida batean

Adolfo Elizegi
Baronio-Irastorza:
33

Alberdi II-Elizegi:
35

Iraupena:
87 minutu

Sakeak:
2 Alberdi II.arentzat


Tanteoa

5-0, 5-1, 6-1, 6-5, 7-5, 7-9, 8-11, 9-11, 9-12, 10-12, 10-15, 11-15, 11-16, 14-17, 15-17, 15-18, 18-18, 19-19, 20-20, 21-21, 22-22, 24-22, 24-24, 25-25, 25-27, 29-27, 29-28, 30-28, 30-30, 32-30, 32-32, 33-33 eta 33-35

Kronika 2008/08/14: Alberdi II.ak eta Elizegik Kontinentearteko zesta punta Torneoaren finalerako txartela eskuratu dute ia ordu eta erdiko borroka gogor batean Baronio-Irastorza 33-35 menderatu eta gero. Garaileek azken hiru tanto jarraian sinatu zituzten azken txanpa ikaragarri batean, bertan 27, 30, 32 eta 33nako berdinketak egon baitziren.

Fase erabakigarri honen aurretik gora-behera ugari egon ziren, izan ere, Iparraldekoen aldeko 5-0 eta 6-1eko partzialen ostean, Hegoaldekoek gora egin zuten, Luis Mari, bai defentsan, baita erasoan ere, ezin hobeto arituz eta horretaz gain, Adolfo oso seguru ibilitzen zen, beraz, 10-15 eta 11-16koa heldu ziren.

Bazirudien, urdinek lehia bideratzeko aukera izango zutela, bainua orduan, Philippe jokoan sartu zen eta eskuinez bi paret eta moztutako pilotakadekin min handia egin zuen, horrela 18, 19, 20, 21, 22 eta 24ko berdinketak eraginez. Norgehiagokaren fase honetan Alberdik ere bikain bukatzen zituen tantoak eta Eric eta Elizegi borroka polit bateko protagonistak bihurtu ziren,, bai eskuinez, baita errebesez ere, segurtasun handiz eta indartsu ibiltzen zirelako.

Gauzak hala, gorriek 24-22, 29-27 eta 33-32 aurretik jarri baziren ere, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak, azken tantoetan Irastorzaren indarra mantsotzeko pilota berria atera zutenek, buelta lortu zuten erritmo handiko partida epiko batean.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!