

0-3, 1-3, 1-4, 3-4, 3-5, 4-5, 4-6, 4-7, 6-7, 6-10, 9-10, 9-12, 10-12, 10-18, 11-18, 11-19, 12-19, 12-20, 13-20, 13-22, 15-22, 15-24, 16-24, 17-24, 17-25, 18-25, eta18-28
Kronika 2008/08/11: Barrondok eskuin besoan sufritutako lesio bat dela eta, Gernika Jai Alaiko estelarra bertan behera geratu zen. Bertan, Goikoetxearekin batera, 18-28 galtzen zegoen Alberdi II.a eta Irastorzaren kontra.
Andoaindarra partida hasi baino ordu bat beranduago joan zen aldageletara, pilota bat erreboteatzeko orduan mina sentitu eta ezin zuela jarraitu nabaritu zuelako, beraz, norgehiagoka bertan behera geratu zen.
Ordura arte, Alberdi II.a, zesta berria atera zuena, laukoteko onena zen, defentsan bizkor ibilitzeaz gain, bai eskuinez pilota moztuz, baita bi paretekin ere, tanto ederrak ere sinatzen zituelako. Izan ere, 10-14koa zoragarria izan zen, Goikoetxearen pilotakada bat doi-doi hartu baitzuen eta jarraian bi parek polit bat jaurti zuen, Gernikako publikoaren txalo zaparrada eraginez.
Estelar honetan Irastorza ere bikain aritu zen, batez ere hamargarren tantoaren ostean, orduan bere ikaragarrizko eskuina erakutsi zuelako. Bestalde, Jon ez zen fin ibilitzen eta ohikoa diren pilota batzuk galtzen zituen. Hala ere, txarrena apur bat beranduago heldu zen, aipatutako 18-28koarekin, lesioa sufritu eta kantxa utzi behar izan zuelako.