16 ordu beranduago, Ibonek beste garaipen bat lortu du Ezkurdin

Lauzirikarekin batera, 30-19 irabazi zien Barandika eta Urtarani

Ibon Aldazabal
Lauzirika-Ibon:
30

Barandika-Urtaran:
19

Iraupena:
37 minutu

Sakeak:
4 Lauzirikarentzat eta 1 eta falta 1 Barandikarentzat


Tanteoa

0-2, 1-2, 1-3, 3-3, 3-6, 5-6, 5-8, 6-8, 6-10, 9-10, 9-11, 10-11, 10-12, 14-12, 14-13, 15-13, 15-14, 19-14, 19-15, 20-15, 20-16, 23-16, 23-17, 26-17, 26-18, 27-18, 27-19 eta 30-19

Kronika 2008/08/10: Ibonek 16 ordutan bi garaipen eskuratu ditu Ezkurdin, Lauzirikarekin batera, Barandika-Urtarani 30-19 emaitzaz irabazi baitie gaur eta atzo arratsaldez, kasu honetan Landerrekin, Hormaetxea eta Israel 30 eta 17 menderatu zituen.

Berriatuarrak oso itxura ona eskaini zuen, batez ere bigarren zatian. Izan ere, lehenengo hamarkadan urdinek agintea eraman zuten, Barandika oso ausart ibiliz, eta bere aldeko 6-10rekoa lortu zuten.

Hala ere, hamargarren tantoaren ondoren, Ibon ezin hobeto aritu zen eta atzeko koadroetan nagusitu zen. Era berean, Barandikak apur bat behera egin zuen, beraz, gorrien lehenengo abantaila 13-12koan heldu zen.

Handik aurrera, aldea gero eta nabarmenagoa egin zen Lauzirikak akatsik egiten ez zituelako eta tanto eder baten bat ere sinatzen zituelako. Gauzak hala, azken txanpan bizkaitarrek ihes egin eta ez zuten arazo handirik izan aipatutako 30-19koa lortu arte.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!