

1-1, 2-2, 3-3, 9-3, 9-4, 15-4, 15-5, 19-5, 19-6, 21-6, 21-7, 22-7, 22-8, 23-8, 23-10, 24-10, 24-12, 25-12, 25-14, 26-14, 26-16 eta 30-17
Kronika 2008/08/09: Lander eta Ibon berriatuarrak Hormaetxea-Israelen kontra 30-17 nagusitu ziren Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako profesional eta afizionatuen arteko jaialdi misto honen bigarren partidan.
Gorriak ezin hobeto hasi ziren, Landerrek mota guztietako erremateekin min handia eginez, Ibon atzean nagusituz eta pilotari Israelek baino abiadura handiagoa emanez, hau hasieran makal ibili zen eta. Egoera honekin, irabazleek hirunako berdinketatik 9-3 eta 19-5kora joan ziren, horrela lehia erabakita utziz.
Azken hamarkadan atzetik zeudenek hobera egin zuten eta Israel, errebesez pilotakada on baten bat jo zuena, gero eta erosoago sentitzen zen kantxa barruan. Alexek ere tanto baten bat egin zuen errestoan eta aldea murriztu egin zen (23-8tik, 26-16kora). Hala ere, Landerrek, laukoteko onenak, bere joko onari eutsi zion eta Ibon oso seguru aritu zen, beraz, buelta ezinezkoa izan zen eta Berriatuakoek 30-17ko emaitzaz irabazi zuten.