Alberdi II-Elizegi, garaile Zelaiaren estreinaldian

Bigarren zatian nagusitu ziren eta Kontinenteartekoaren finalerdian daude

Alejandro Zelaia
Zelaia-Enbil:
26

Alberdi II-Elizegi:
35

Iraupena:
69 minutu

Sakeak:
1 Zelaiarentzat eta pasa bikoitza 1 Alberdi II.arentzat


Tanteoa

1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-9, 11-9, 11-11, 12-12, 14-12, 14-13, 15-13, 15-15, 16-16, 16-21, 17-21, 17-22, 19-22, 19-23, 20-23, 20-25, 21-25, 21-28, 22-28, 22-29, 24-29, 24-30, 25-30, 25-32, 26-32 eta 26-35

Kronika 2008/08/04: Alberdi II.a eta Elizegi Zelaiak Estatu Batuetan hamabost urte eman ondoren Euskadin profesional mailan jokatu duen lehen partidaren garaileak izan dira.

Markinarrak, Kontinentearteko final laurdeneko norgehiagoka honetan Enbilekin batera jokatu duenak, 26 eta 35 galdu egin du, nahiz eta hasieran oso ondo aritu. Orduan, Alejandrok erremate polit ugari sinatu zituen, batez ere bi paretekin; eta lehenengo hamabostaldian gorriek abantail txikiak ere izan zituzten (11-9 eta 15-13).

Hala ere, hogeigarren tantoaren ostean, Zelaiak behera egin zuen eta urdinak nagusitu ziren, Luis Mari erremateekin min handia egiten hasi zelako eta Adolfo sasoian dagoela berriro erakusten zuelako, pilotakada bortitzak emanez eta bere partean oso seguru ibiliz.

Bestalde, Alejandrok erremateatzen jarraitu zuen, baina ez zuen hasierako fasean beste minik egiten, eta Elizegiren indarra dela eta, Gotzonek biziki sufritzen zuen atzeko koadroetan. Gauzak ala, 20-23koaren ostean 22-29koa igo zen markagailuara eta azkenean, zumaiarrak eta durangarrak 26-35 irabazi zuten, horrela Kontinentearteko zesta punta Torneo honen finalerdietarako txartela eskuratuz.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!