Gernikak infantil eta nagusi mailako txapelak irabazi ditu

Berriatua eta Biarritz menderatu zituen Jai Alaiko finaletan

Barandika

2008/08/15: Gernikako taldeek Jai Alain asteazkenean jokatutako bi finaleko txapelak eskuratu zituzten Berriatua eta Biarritz nagusi eta infantil mailako partidetan, hurrenez hurren, irabazita.

Nagusi mailako norgehiagokan, etxekoen aldetik Barandikak eta Mancisidorrek jokatu zuten eta elkarrekin Xabat, laster Dania Jai Alain debuta egingo duena, eta Ibon 35-29ko emaitzaz menderatu zituzten. Lehia intentsitate handikoa izan zen eta bertan Gernikako aurrelariaren lana izan zen nabarmentzekoa.

Infantil mailako neurketa ere oso ikusgarria izan zen, Xabi Urrutxuak eta Roque Alberdik, Iñaki Goikoetxea munduko txapeldunaren senideak, Biarritzeko ordezkariei 30 eta 26 irabazi baitzieten horrela pronostikoa apurtuz. Partida oso gogorra izan zen eta etxeko aurrelariak oso maila altua erakutsi zuen.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!