Aberasturi nabarmendu zen Durangon

Gernikarra oso seguru aritu zen partida misto honetan

Aberasturi, Durangon
Zulaika-Elizegi:
27

Aimar-Aberasturi:
30

Iraupena:
52 minutu

Sakeak:
1, 3 pasa bikoitza eta 1 falta Zulaikarentzat eta 2 sake, 2 pasa bikoitza eta falta 1 Aimarrentzat


Tanteoa

0-4, 1-4, 1-6, 4-6, 4-8, 5-8, 5-11, 7-11, 7-12, 8-12, 8-14, 9-14, 9-16, 11-16, 11-19, 13-19, 13-20, 15-20, 15-21, 17-21, 17-22, 18-22, 18-23, 19-23, 19-24, 20-24, 20-25, 22-25, 22-26, 24-26, 24-27, 25-27, 25-28, 27-28 eta 27-30

Kronika 2008/08/10: Aberasturi Durangon jokatutako jaialdi mistoaren lehenbiziko partidaren onena izan zen eta, Aimarrekin batera, 27-30 menderatu zituen Zulaika eta Elizegi etxeko pilotaría.

Gernikako atzelaria oso seguru aritu zen urdinek kontrolatu zuten neurketa honetan. Izan ere, aurreko koadroetan ere Aimar Zulaika baino hobeto ibili zen, azken hau, zazpi tanto sinatu bazituen ere, batzuetan arinegi ibili zelako eta 1-6koa berehala igo zen markagailura.

Bestalde, Elizegi eztarrian eta belarrian sufritutako infekzio baten erruz ohean hiru egun eman ondoren berragertu zen eta bere aurrean goi-mailako aurkari bat izan zuen. Hori dela eta, garaileek sei tantoko aldea ere izan zuten (15-21).

Hala eta guztiz ere, gorriek aldea murriztu zuten, azken hamarkadan Aimarrek behera egin zuelako eta Adolfo oso seguru aritu zelako, beraz, 25-27 eta 27-28kora hurbildu ziren, baina ez zuten buelta lortu eta bere arerioek garaipena erdietsi zuten.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!