imagen decorativa

Hormaetxea eta Aimar, Berriatuako finalean

Bi bizkaitarrak bihar neurtuko dira 19:00etatik aurrera

Alex Hormaetxea

2007/12/30: Hormaetxea eta Aimar bihar neurtuko dira 19:00etatik aurrera Berriatuako eskolak Mendibarren frontoian antolatu duen lagunarteko torneoaren finalean.

Bermeokoak 30-17ko emaitzaz menderatu zuen Bilbao I.a atzoko finalerdian eta berriatuarrak Mikelen aurka 30 eta 27 galdu egin zuen asteazkenean. Hala ere, azken honek zaintiratu bat sufritu zuen atzo egindako entrenamenduan, beraz, Aimarrek eta Bilbaok gaur bertan bigarren aukera bat izan dute eta bertan Eusko Basquekoak garaipena eskuratu du (30-27).

Gauzak hala, Aimar eta Alex txapelaren bila arituko dira bihar eta, Mikelen lesioa dela eta, Bilbaorentzat izango da hirugarren postua.

Argazkia: Iban Gorriti


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!