
2007/12/25: Eusko Basqueko hiru pilotarik hartuko dute parte bihar Berriatuko Mendibarren frontoian, 20:00etatik aurrera, izango diren buruz-buruko ofiziala ez den torneoaren finalerdietan eta bertan Bilbao I afizionatua ere egongo da.
Lehenengo kanporaketan, Aimar eta Mikel, banakako neurketetara ondo moldatzen diren herriko bi puntistak nor baino nor arituko dira eta biak irudi on bat ematen saiatuko dira bere zaleen aurrean. Jarraian, Hormaetxeak eta Bilbao I.ak borrokatuko dute finalerako txartela eskuratzeko asmoz.
Lehia erabakigarria hurrengo astelehenean, Gabon-Zaharreko egunean jokatuko da Berriatuako Mendibarren frontoian, 18:00etatik aurrera.