imagen decorativa

Lau bikote, Paueko finalaren azken bi txartelen bila

Alberdi II-Arriola, Artetxe-Joakin, Treku-Alliez eta Hormaetxea-Alberdi III, nor baino nor biharko finalerdian

Anton Alberdi

2007/12/20: Iragan astean Lander-Garaik eta Azpillaga-Barrondok sailkapena eskuratu eta gero, bihar hilaren 28ko finalerako azken bi txartelak jarriko dira jokoan Pauen (20:00etan).

Kantxara aterako direnak Alberdi II-Arriola, Artetxe-Joakin, Treku-Alliez eta Hormaetxea-Alberdi III izango dira, hauek hamabost tantorako kiniela bat jokatuko dute eta bigarren bueltatik aurrera tantoek ez dute balio bikoitza izango. Elkarrekin Master Jai Torneoa irabazi eta gero, hau izango da Alberditarrentzat lehenengo txapelketa. Orduan, Munitibarren jokatutako finalean, Hormaetxea eta Elizegi menderatu zituzten.

Era berean, bihar, Arriola eta Joakin itzuliko dira frontoira Manilako (Filipinetako) Bainet Irekian parte hartu ondoren. Beste interesgune bat Treku eta Alliezen presentzia izango da, hauek bere publikoaren aurreran arituko baitira eta iaz, kantxa honetan bertan, Udazken Kopa irabazi zuten. Horrez gain, Paueko atzelariak kiniela on bat betetzeko asmoa du jaio berri den bere semeari eskeintzeko.

Finalerdi honen aurretik, bederatzi tantorako kinielak jokatuko dira eta bertan, aipatutako zortzi pilotariez gain, Landerrek, Felixek, Mikelek eta Elizegik ere parte hartuko dute.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!