
2007/12/07.- Aimar-Garai eta Gingone-Mugartegi aurrez aurre arituko dira bihar Bainet zesta punta Irekiaren finalean, Filipinetako Quezon Cityko Euskal Herria frontoian jokatuko dena (19:00etan, bigarren partida, Manilako ordutegia).
Etxeko zaleentzako interesgunea Gingone beteranoaren presentzia izango da. Aurrelari honek Mikel-Arriolaren aurkako finalerdian (30-21) itxura ezin hobea eman zuen eta bihar, bere publikoaren aurrean, titulua eskuratu nahiko du. Pilotari indartsu honek, Manilako kantxa primeran ezagutu duenak, Aitor, atzoko kanporaketan seguru eta bikain aritu zena, izango du lagun.
Bestalde, Aimarrek eta Garaik Merson-Joakin aise menderatu zituzten atzo jokatutako neurketan (30-17) eta orduan biak ezin hobeto aritu ziren. Puntista berriatuar batek titulua irabaziko du bihar, bai Aimar, baita Mugartegi ere, Bizkaiako herri honetan jaiotakoak baitira.
Hirugarren eta laugarren posturako lehia
Biharko jaialdiaren atarikoan, Mikel-Arriola eta Merson-Joakin izango dira protagonistak eta bi bikotek Bainet zesta punta Irekiaren hirugarren postua eskuratzeko nahia daukate.