imagen decorativa

Alberdi II.a eta Félix aurkariak izango dira tituluaren defentsaren hasieran

Biek urtarrilaren 2.an jokatuko dituzte Urrezko Xisteraren finalerdiak

Luis Mari Alberdi

2007/12/31: Alberdi II.ak eta Felixek, egungo garrantzi handiko Urrezko Xisteraren txapeldunek etzi, urtarrilaren 2an, hasiko dute tituluaren defentsa, izan ere, 2008ko edizioko finalerdien protagonistetako bi izango dira.

Gainera, biak aurkariak izango dira etzi Ezkurdin 17:00etan hasiko den jaialdiko hirugarren partida interesgarrian, bertan Luis Marik bere anaia Antonekin jokatuko baitu eta Felixek, ordea, bere iloba Aimarrekin. Gipuzkoarrek Lea-Artibai eta Master Jai torneoak irabazi berri dituzte, bigarrenek, berriz, apirilean Durangoko Mastersa irabazi zuten eta Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoetan finalera ailegatu ziren.

Bizkaiako kantxa honetan izango diren beste bi norgehiagokak ere oso erakargarriak aurreikusten dira, izan ere, lehenbizikoan Treku-Alliezek Paueko kinielen torneoan lortutako titulua estreinatuko dute eta bere aurrean goi-mailako bi pilotari arituko dira, Mikel eta Barrondo, hain zuzen ere. Azken hau duela aste eskas bat nagusitu zen Naturgás Energía Desafioan.

Jarraian emozioz beteriko beste lehia bat jokatuko da, Hormaetxea-Elizegi eta Lander-Joakinen artekoa, hain zuzen ere. Lehenengoek duela 25 egun Master Jai Torneoaren finala galdu egin zuten eta etzi porrot hau ahazten saiatuko dira, baina horretarako Lander eta Joakin menderatu beharko dituzte. Berriatuarra ezin hobeto ibili da azken hilabete honetan eta Markinarrak oso irudi ona eman zuen Manilan (Filipinetan) antolatutako Bainet Irekian.

Finalerdien hiru garaile aurrez aurre arituko dira larunbatean Ezkurdi frontoian (16:45etan, ETB-1, zuzenean) jokatuko den hiruko-finalean. Sistema hau hilaren 22ko Naturgás Energía Desafioan erabili zen eta publikoaren gustukoa izan zen.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!