
2007/12/22: Alberdi II-Arriolak eta Treku-Alliezek Paueko zesta punta Torneoaren finala osatuko dute atzo jokatutako finalerdian Hormaetxea-Alberdi III eta Artetxe-Joakin menderatuta. Bart sailkapena lortu zutenak Lander-Garai eta Aimar-Barrondo neurtuko dira hurrengo ostiraleko finalean (20:00etatik aurrera). Aimarrek Rober Azpillagaren lekua hartuko du, honek baja izango baita.
Pau Jai Alain jokatutako kinielan Alberdi II-Arriola eta Treku-Alliezen arteko borroka polit bat ikusi zen eta gora-behera asko izan ziren. Izan ere, azken hauek indartsu hasi ziren, baina erdialdearen ostean Hegoaldekoek hartu zuten agintea. Hala ere, Davidek eta Laurentek ez zuten amore eman eta buelta lortzeko zorian egon ziren 8, 9, 10 eta 14nako berdinketak sinatu zituztenean, orduan, baina, Luis Mari eta Jonen tanto erabakigarria heldu zen.
Artetxe-Joakinek ere oso ondo hasi zuten norgehiagoka, baina zazpigarren tantoaren ondoren behera egin zuten. Bestalde, Hormaetxea-Alberdi III.ak azken txanpan erreakzionatu zuten, hala ere, hori ez zen nahikoa izan, atzetik hasi ziren eta.
Atariko kinieletan Lander bikain aritu zen eta bata, hirua eta laua irabazi zituen Elizegi, Joakin eta Alliezen laguntzaz, hurrenez hurren. Era berean, bigarren kinielan, Anton Alberdirekin batera, bigarren postua eskuratu zuen.
Emaitzak:
Bosgarren kiniela- Finalerdia: Alberdi II-Arriola (3), 15 tanto; Treku-Alliez (2) 14 tanto; Hormaetxea-Alberdi III (4), 10 tanto; Artetxe-Joakin (1) 7 tanto.
Lehenengo kiniela: Lander-Elizegi (4); Hormaetxea-Arriola (5), Artetxe-Félix (3).
Bigarren kiniela: Artetxe-Alliez (1), Lander-Alberdi III (3) Alberdi II-Joakin (4).
Hirugarren kiniela: Lander-Joakin (2), Azpillaga-Arriola (1) Hormaetxea-Félix (3).
Laugarren kiniela: Lander-Alliez (4), Treku-Félix (1), Azpillaga-Alberdi III (3).