
2007/12/15.- Lander-Garaik eta Azpillaga-Barrondok Paueko Torneoaren finalerako txartela eskuratu zuten finalerdiko kinielaren ikaragarrizko azken txanpan Aimar-Félix eta Mikel-Elizegi menderatuta.
41 minutuko kanporaketa hau emozio handikoa izan zen eta hamabi eta hamahirugarren tantoan Lander-Garai, Azpillaga-Barrondo eta Aimar-Felixen artean berdinketa hirukoitzak egon ziren. Hala ere, Lander-Garai, behetik gora joan zirenak, hobeto aritu ziren fase erabakigarri honetan eta garaipena lortu zuten, bitartean, Azpillagak, oso irudi ona eman zuenak, eta Barrondok Aimar-Felixi irabazi zieten berdinketa hausteko tantoan.
Mikelek eta Elizegik hamaika tanto egin zituzten, baina azken une arte bere aukerei eutsi zieten, izan ere, indartsu hasi ziren eta zortzigarren tantoan liderrak ziren. Hala eta guztiz ere, jarraian behera egin zuten eta ezin zuten sailkapena lortu. Kiniela honetako lehenengo biak hilaren 28ko finalean egongo dira eta bertan hurrengo ostiralean sailkapena lortuko duten bi bikoteak ere arituko dira.
Atariko kinieletan Alberdi II.a nabarmendu zen, Garai eta Elizegirekin batera kiniela bana irabazi baitzuen eta Alliezen laguntzaz bigarren postu bat egin baitzuen.
Emaitzak:
Bosgarren kiniela- Finalerdia: Lander-Garai (3), 15 tanto; Azpillaga-Barrondo (1) 13 tanto; Aimar-Félix (4), 13 tanto; Mikel-Elizegi (2) 11 tanto.
Lehenengo kiniela: Treku-Alberdi III (3); Mikel-Elizegi (2), Aimar-Alliez (5).
Bigarren kiniela: Alberdi II-Garai (2), Treku-Félix (4), Azpillaga-Alliez (3).
Hirugarren kiniela: Mikel-Elizegi (5), Alberdi II-Alliez (4) Azpillaga-Alberdi III (2).
Laugarren kiniela: Alberdi II-Elizegi (3), Lander-Alliez (2), Aimar-Barrondo (4).