imagen decorativa

Berriatuarrak, garaile kinieletan

Lehenengoak buruz-burukoa irabazi zuen eta bigarrenak, Jobetekin batera, binakakoa

Garai eta Gingone, kiniela hasi aurretik

Kronika 2007/12/07: Mugartegi eta Aimar berriatuarrak, azken hau Jobetekin batera, garaile atera ziren arratsalde honetan izandako kinieletako torneoetan, Quezon Cityko (Filipinetako) Euskal Herria frontoian jokatutakoetan.

Bi txapelketak oso interesgarriak eta emozioz beteikoak izan ziren. Izan ere, buruz-burukoan, hamabi tantora jokatutakoan, irabazleak, bost zenbakia zeukanak, puntu bakar bateko abantaila lortu zuen. Bigarren postuan Garai geratu zen, nahiz eta tanto bakar bat falta zenean, Aitorren aurretik ere egon.

Bi hauen atzetik Eric, hamargarren tantoan liderra izan zena, eta Mikel hamarna berdindu zuten, beraz, berdinketa hausteko tantoa jokatu behar izan zuten.

Jarraian, hamar tantora antolatutako binakako lehiak ere emozio ugari izan zuen, Aimar eta Jobet, sei zenbakiarekin, ez baitziren fin hasi eta bederatzigarren tantora arte itxaron behar izan zuten markagailuan aurrea hartzeko.

Aldez aurretik gora-behera asko egon ziren, Merson eta Garai indartsu hasi eta laugarren tantoan liderrak baziren ere, gero Eric-Mugartegi eta Estipona-Joakin izan baitziren aurrea hartu zutenak. Hala ere, Aimar eta Jobet atzetik etorri ziren eta, irudi bikaina emanez, beste aurkari guztiak menderatu zituzten.

Buruz-buruko kiniela:

Mugartegi (5), 12 tanto, Garai (2), 11 tanto, Eric (1), 10 tanto, Mikel (9), 10 tanto, Joakin (7), 8 tanto, Gingone (6), 8 tanto, Arriola (4), 7 tanto, Aimar (10), 6 tanto, Estipona (3), 6 tanto y Merson, (8), 0 tanto.

Binakako kiniela:

Aimar-Jobet (6), 10 tanto, Robin-Arriola (4), 8 tanto, Estipona-Joakin, (2), 8 tanto, Eric-Mugartegi (5), 7 tanto, Merson-Garai (1), 7 tanto, Mikel-Benavente (3), 6 tanto y Gingone-Socrates (7), 4 tanto.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!