

2007/12/03: Asteburu honetan bertan Durangoko Ezkurdi frontoian (11:30etan), afizionatu mailako Euskadiko Elite Tornearen finalerdiak jokatuko dira, Bertan, alde batetik, Beaskoetxea-Mancisidor eta Eneko-Garita II neurtuko dira; eta bestetik; Urrejola-Aldekoa eta Salaberri-Ibon.
Lau bikote hauek ostiralean eta igandetan jokatutako final laurdenetan eskuratu zuten sailkapena. Lehenengo jardunaldian, Beaskoetxea-Mancisidorrek Aizpurua-Okamika menderatu zituzten 35-33, eta Eneko-Garita II.ak Vidal-Biurruni irabazi zieten 26-35eko emaitzaz.
Igandean, Urrejola-Aldekoa durangarrek Lizasoain eta Maikel kanporatu zituzten (31-35) eta jarraian, Salaberri-Ibon Hernández-Lazkano zumaiarrak mendean hartu zituzten 25 eta 35.
Argazkia: Iban Gorriti