imagen decorativa

Alberdi anaiek beste titulu bat eskuratu dute Bizkaian

Irailean Lea-Artibaia irabazi ondoren, Master Jai Torneoa lortu dute

Luis Mari Alberdi

Gora-beherak: Master Jai zesta punta I Torneoaren finala Munitibarko frontoian jokatu zen. Gonzalo Martinezen heriotza dela eta, pilotariek krespoi beltzak jantzi zituzten bere dolumina adierazteko. Sari-banaketan, Iker Belaustegi Munitibarko alkateak eta Julián Retegi pilotari ohiak hartu zuten parte.

Kronika 2007/12/06: Bi hilabete eta erdi pasatu ondoren, Alberdi anaiek beste titulu bat irabazi dute Bizkaian, izan ere, irailean, Berriatuan, Lea-Artibai Torneoa eskuratu zuten eta gaur, Munitibarren, Master Jai Torneoa lortu dute lehia erabakigarrian Hormaetxea eta Elizegi 35-30 menderatuta.

Anaiek elkarren artean primeran moldatzen direla erakutsi dute berriro eta gauzak hala, txikiena atzeko partean oso seguru aritu da eta nagusiak, ordea, erremate on batzuk egin ditu. Hala ere, bere aurkariek gogor borrokatu zuten eta oso orekatua izan zen lehenengo zatian gipuzkoarrek biziki sufritu zuten.

17nako berdinketaren ostean, berriz, txapeldunek 29-23kora ihes egin zuten eta bere lan bikainari esker, aldeari eutsi zioten azken txanpan, horrela 35. tantoa sinatu eta titulua eskuratu zuten.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!