

2007/12/28: Aitor Totorikak Errealeko hauteskundeetara aurkeztuko dela esan berri du, beraz, txuri-urdinen hurrengo presidentea izateko aukera izango du.
Bizkaiako enpresariaren aitite El Antiguokoa zen eta berak beti Errealeko zalea dela aitortu du. Gauzak hala, talde sendo bat osatu du eta bertan, Jon Torre eta Ricardo Alberdiz gain, Asiako bazkide asko izango ditu alboan, besteak beste, Alix Yu, Filipinetako Euskal Pilotaren arduradun nagusia eta lagun mina dena. Izan ere, ideia Eusko Basquek Manilara egindako azken bidaian gogortu egin zen, orduan, Bainet Torneoa antolatzeaz gain, estrategia bat prestatu zen Donostiako klubaren boterea hartzeko.
Aitor Totorikak berak bere helburua Lehenengo Mailara igotzea dela argi eta garbi utzi du, baina beti hemen jaiotako, ala hemen sortutako jokalariekin. Horregatik, izan batzuk aipatu ditu jada, esaterako Arteta (Everton), Iván Campo (Bolton), Santi Ezquerro (Barcelona) eta Fran Yesteren hausketa klausula ordaintzeko prest egongo ginateke, klase handiko jokalari bat delako eta diru kontuei dagokionez ez genituzke arazorik izango diru-kopuru hau ordaintzeko. Bestalde, El Antiguoko taldea Errealaren filial bat izan zedila gustatuko litzaidake, nire aitite han jaio zelako.
Aulkian ere aldaketa baten-bat egongo litzateke, Eusko Basqueko presidenteak Manix Mandiolarekiko zaletasuna aspalditik azaldu baitu. Eibarren egiten ari denak merito handia dauka eta berak badaki ni presidentea izanez gero, hemengo ateak beti irekita izango lituzkela, bukatzen du.
