

2007/12/20: Gaur goizeko akordioaren ondoren, Aitor Totoricagüena Aranak Asegarce S.L.-ren akzioduna izateari utzi dio. Durangoko enpresariak urte asko eman ditu promotora honen barruan, bai akzioekin, baita harreman pertsonal batekin ere, baina orain Asegarceri berari saldu dizkio bere akzio guztiak, beraz, aipatutako enpresatik kanpo geratu da.
Aitor Totorikak berak erabaki hau bi arrazoiengatik hartu duela esan du,
alde batetik, Filipinetako frontoia irekitzeko dauzkadan akordio garrantzitsuengatik, eta bestetik, Master Jai proiektu handian buru-belarri sartu nahi dudalako, hain zuzen ere. Akzioak saldu baditu ere, bi alderdien arteko harremanak
oso onak dira, eta etorkizunean ere oso onak izango dira, izan ere, bion artean ez dugu inolako arazorik izan..
Argazkia: Iban Gorriti