imagen decorativa

Urrezko Xisterak hiruko final bat izango du

Hiru finalerdiak asteazkenean jokatuko dira Durangon eta larunbatean txapeldunen izena ezagutuko da

Alberdi II eta Félix, Urrezko Xistera irabazi ostean

2007/12/27: Urrezko Xisteraren 18. edizioko detaileak ezagutzera eman dira eta parte hartuko duten sei bikotek Durangon jokatuko dute partida guztiak.

Berriatuan iragan larunbateko Naturgás Energía Desafioan egin zenez, eta harrera bikaina izan zuela kontuan hartuta, aurtengo berritasun nagusia hiruko finala izango da. Gauzak hala, hilaren 2an, asteazkenean, 17:00etatik aurrera, 30 tantorako hiru finalerdiak jokatuko dira Durangon eta bertan Treku-Alliez Mikel-Barrondoren aurka, Hormaetxea-Elizegi Lander-Joakinen kontra eta Aimar-Félix Alberdi II-Alberdi III.aren aurka neurtuko dira.

Ezkurdi final nagusiaren egoitza ere izango da eta han finalerdietako hiru garaile nor baino nor arituko dira. Orduan, tanto bakoitzeko galtzaileak aulkian jezarriko dira eta kanpoan egongo den pilotariei lekua utziko diete. 30. tantora helduko den bikotea txapelduna izango da eta horrela Alberdi II-Felixen lekukoa hartuko du.

Argazkia: Iban Gorriti


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!