imagen decorativa

Hiru bikotek borrokatuko dute Naturgás Energía Desafio erakargarrian

Aimar-Félix, Lander-Elizegi eta Alberdi II-Barrondo, aurrez aurre larunbat honetan Berriatuan

Naturgás Energiaren Desafioaren aurkezpena

2007/12/18: Eusko Basqueko hiru bikotek borrokatuko dute larunbat honetan bertan (16:45etan, ETB-1, zuzenean) Naturgás Energía Desafioa – Final a tres – Hiruko finalean, Berriatuako Mendibarren frontoian jokatuko dena.

Ikaragarria eta kuriosoa izango den lehia honetako protagonistak Aimar-Félix, gorriz jokatuko dutenak, Lander-Elizegi (urdinak) eta Alberdi II-Barrondo (laranja) izango dira. Kantxara aterako diren lehenengoak Aimar-Félix eta Lander-Elizegi izango dira, tantoa irabaziko dutenek jokatzen jarraituko dute eta galtzaileek, ordea, eserlekuan zain egongo den bikoteari lekua utziko diote, kasu honetan, Alberdi II eta Barrondori, hain zuzen ere. Horrela, partida aurrera joango da bikote batek 25. tantoa eta ondorengo garaipena eskuratu arte.

Ikusten denez, Eusko Basquek goi-mailako sei bikote jarriko du jokoan eta interesgune bat etxeko hiru pilotari ikustea izango da. Izan ere, Aimar-Félix, iloba eta osaba direnak, eta Lander, Elizegi bizkaitarrarekin batera arituko dena, bere herritarren aurrean irudi ona ematen saiatuko dira. Hirugarren bikotea gipuzkoarra da eta bai Luis Marik, baita Jonek ere, denbora luze daramate profesional mailan bere kalitatea erakutsiz eta iazko Naturgás Energía Torneoa irabazi zuten.

Naturgasek laguntzen jarraituko du

Ricardo Alberdi eta Jon Torre Eusko Basqueko ordezkariez gain, Juan Ramón Arraivik, Naturgás Energía Comercializadoraren zuzendari nagusiak ere parte hartu zuen prentsaurrekoan. Honek zesta puntaren aldeko apostua berretsi zuen eta iaz modalitate hau bultzatu genuen eta hurrengo urtean bultzatzen jarraituko duela azpimarratu zuen.

Mugartegik agur esango du bere publikoaren aurrean

Aitor Mugartegik, Manilako (Filipinetako) Euskal Herria frontoian jokatutako kinieletako Bainet Torneoan irabazi berri duenak, Berriatuan larunbatean izango den jaialdiko bigarren partidan parte hartuko du. Horrela, agur esango dio bere publikoari Orlandora hilaren 28an abiatu baino lehen, izan ere, han urtarrilaren 1ean hasiko da jokatzen. Aste honetako norgehiagokan, atzelari bizkaitarrak Hormaetxea izango du lagun eta bere arerioak Mikel eta Alberdi III.a izango dira.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!