imagen decorativa

Euskadiko puntistak, etxerako bidean

Manilako Bainet Irekian parte hartu ondoren, bihar helduko dira Loiura

Aimar, Mikel eta Torre

2007/12/10: Manilan jokatutako Bainet zesta punta Irekian parte hartu duten Euskadiko puntistek gau honetan bertan hasiko dute etxerako bidaia, han aste bat eman ondoren.

Mikel, Aimar, Garai, Mugartegi, Arriola eta Joakin 21:00etan (Euskadiko 14:00etan) irtengo dira Filipinetako hiriburutik eta haiekin batera, Eusko Basqueko espedizioko beste kide guztiak ere abiatuko dira. Hauek goizean helduko dira Frankfurteko aireportura eta handik beste hegazkin bat hartuko dute asteartean, 12:15etan inguru (Euskadiko ordua) Loiura heltzeko.

Horrela, Eusko Basqueko ordezkariek Asiara egin duten bidaia bukatutzat emango da han Aimarrek eta Garaik Bainet Irekia irabazi ondoren. Horrez gain, Mugartegi buruz-buruko kinielan nagusitu zen eta Aimarrek, Jobetekin batera, gauza bera egin zuen binakakoan.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!