
2007/12/09: Euskadiko pilotariak protagonistak izan ziren Manilan (Filipinetan) ospatutako sari banaketan eta horrela, Euskal Herria frontoian jokatutako Bainet zesta punta Irekiari bukaera ematen zitzaion.
Ekitaldi honetan, Aimarrek eta Garaik aipatutako txapelketan irabazitako saria jaso zuten eta filipinar eta beste euskal puntistak, Mikel, Arriola, Mugartegi eta Joakin, hain zuzen ere, bertan egon ziren. Hauek hainbat zaleekin solasaldian egoteko aukera izan zuten han antolatutako afarian.