
1-1, 2-2, 3-3, 8-3, 8-4, 10-4, 11-5, 12-6, 12-10, 13-11, 13-12, 14-12, 14-13, 15-13, 15-17, 16-18, 16-19, 18-19, 18-22, 21-22, 21-24, 22-24, 22-26, 24-26, 24-27, 25-27, 25-28, 27-28 y 27-30.
Kronika 2007/12/22: Mugartegik, ostiralean Estatu Batuetan bere kirol ibilbidea hasteko asmoz Orlandora joango denak, bere publikoaren aurrean garaipen bat eskuratuz esan du agur, izan ere, Hormaetxearekin batera, Mikel-Alberdi III.ari 27-30reko emaitzaz irabazi die Berriatuako Mendibarren frontoian jokatutako partidan.
Bikote bizkaitarra atzetik hasi zen (10-4 eta 12-6) eta egoera latza zela ematen zuen, baina lehenengo hamabostaldiaren ostean, Aitorrek nabarmen egin zuen hobera eta laster 15-13tik 18-22ra pasatu zen. Handik aurrera, urdinek sendo jarraitu zuten eta Alexek azken hamarkada honetan bere irudi onena eskeini zuen, erremate polit ugari sinatuz. Gauzak hala, gorriek ezin zuten gauz handirik egin eta 27-28kora hurbildu baziren ere, azkenean 27 eta 30 galdu egin zuten.