
1-1, 2-2, 2-8, 3-8, 3-11, 4-11, 4-12, 5-12, 5-13, 7-13, 7-16, 8-16, 8-17, 11-17, 11-18, 12-18, 12-19, 13-19, 13-21, 14-21, 14-26, 16-26, 17-27, 17-29, 18-29 eta18-30.
Kronika 2007/12/08: Aimarrek eta Garaik bere kalitatea erakutsi zuten Bainet zesta punta Irekiko finalean, Manilako (Filipinetako) Quezon Cityko Euskal Herria frontoian jokatutakoan. Bertan, Gingone etxeko pilotaria eta Mugartegi menderatu dituzte 18 eta 30.
Oso lehia entretenigarria izan zen, nahiz eta lehenengo hamarkadan urdinek erraz ihes egin markagailuan. Ordurako, Aimarrek min handia egin zuen errestoan eta bere aurkariak, ordea, ez ziren kantxa barruan eroso sentitzen. Gauzak hala, bizkaitarrak eta arabarrak aurrea hartu zuten 3-11koarekin eta partzial hau erabakigarria izan zen, handik aurrera urdinak konfidantza handiz ibili baitziren.
Hori gutxi izan balitz, Garai, oso seguru aritzen zena, min egiten hasi zen eskuin besoarekin eta bere arerioek, gogor borrokatu bazuten ere, ezin zuten partidari buelta eman.
Gauzak hala, bigarren hamarkadaren ostean, eta Aimar artista moduan jokatzen, lehia erabakita geratu zen, izan ere, 14-26koaren ondoren, 18 eta 30rekoa berehala etorri zen, eta ondorioz, Bainet Irekiaren sariak Euskal Herrira joango dira. Garaipen hau bigarrena izan da Aimarrentzat Manilan, atzo, Jobetekin batera, binakako kiniela ere irabazi zuelako.