imagen decorativa

Kantxatik-ek bere debuta egin du

Leire Montes arduradunak pilota aldizkari berri hau http://www.masterjai.com-eko jarraitzaileei aurkezten die

Kantxatik aldizkaria

2007/12/19: Kantxatik Euskal Pilotari buruzko aldizkari berria da eta kirol honetako arlo guztiak barneratu nahi ditu, bai gehiengo modalitateei, baita gutxienengoei ere, lekua utziz.

Lehen zenbakia urrian argitaratu zen eta bigarrena laster etorriko da, izan ere, urtarrilean aterako da. Momentuz ez da kioskoetan saltzen, suskripzioen bidez jaso daiteke eta horretarako Gipuzkoako Federazioari (943 47 14 63 telefonora edo www.gipuzkoakoeuskalpilota.com-en) edo posta elektronikoen bidez (kantxatik@gmail.com) egin daitezke eskaerak. Hamar euroko salneurria ordaindu eta gero, urteko lau zenbakiak hartuko dituzu etxean.

Leire Montes kazetari tolosarra da arduradun nagusia, Euskaldunon Egunkaria eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzan egin zuen lan eta http://www.masterjai.com-ekin izandako solasaldian publikazioaren detaile guztiak zehazten ditu. Argia aldizkariak bi gabezia nabaritu zituen. Alde batetik, ez zegoen euskaraz idatzitako publikaziorik, eta bestetik, afizionatu mailako pilotariei, emakumeei eta eskolar munduari ez zieten jaramonik egiten hedabideetan. Hau dena kontuan hartuta, proiektu bat aurkeztu zigun Federazioan eta bion artean Kantxatik sortu zen, azaltzen du Leirek.

Azken adierazpen hauetan ikusten denez, helburuetako bat afizionatu mailako pilotari bultzada bat ematea da, besteak beste, hauek kirol honen etorkizuna direlako. Era berean, espezialitate guztien artean oreka bat mantentzeko asmoa dago, denak Euskal Pilotaren zati bat direlako.

Hasierako tirada 1.000 alekoa izan da eta, nahiz eta oraindik hainbeste suskripzioa ez izan, publikazio honetako arduradunak oso pozik daude emandako lehen urrats hauekin, izan ere, Euskal Herriko hainbat lekutik jaso ditugu eskaerak, bai pertsonen aldetik, baita klubetik, eskoletik, elkartetik, liburutegitik eta udaletxetik aldetik ere. Orokorrean, irakurleak pozik daudela uste dugu, aldizkariak bertan zegoen demandari erantzuna eman diolako.

Urtero lau zenbaki argitaratzea da federazioaren asmoa, lehenengo fasean irakurlearen erantzuna nolakoa den ikusi nahi dugulako eta ez dugu aztertu etorkizunean hilero aterako garen ala ez. Mikel García Argiako erredaktoreak eta Dani Blanco argazkilariak osatzen dute lan talde nagusia, baina kolaboratzaile ugari ere badaude, Igor Gutiérrez, besteak beste. Honek arlo teknikoei buruz idatziko du, afizionatu mailako pilotaria izateaz gain, Peñagarikano, Laskurain eta Argoteren prestatzaile fisikoa delako, esaten du Leirek. Bukatzeko, honek Kantxatik proiektua interesgarria, baina nekagarria ere badela onartzen du, horregatik, lan asko egin eta arriskatu egin behar da hau aurrera ateratzeko.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!