
Aimar Aldazabal - Eusko Basqueko aurrelaria
Torneo hau gustuko dut, gainera, nire herrian jokatuko da eta nire osabarekin batera arituko naiz, beraz, ezin dut gehiago eskatu, bakarrik titulua lortzea. Aurkari gogorrak ikusten ditut eta teorian oso lehia orekatua izango da, bost izarrekin egongo bainaiz kantxa barruan, baina horrek motibatzen nau. Publikoa frontoira joan eta giro polita bizi dadin gustatuko litzaidake, hau zerbait berria baita eta modalitate honen onerako izan dadila espero dut.
Jon Barrondo - Eusko Basqueko atzelaria
Iazko Naturgás Energía Torneoa gustatu zitzaidan eta frontoi laburrera ondo moldatu nintzen, izan ere, niri frontoi oso handiak ala oso txikiak gustatzen zaizkit. Egungo txapelduna naiz eta neure burua beti ikusten dut faborito, horrez gain, galdu eginez gero, Alberdiri botako nuke, errua, je, je. Sistema gustuko dut, zain zaudenean hotza geratzeko arriskua daukazu, baina hiru bikote besterik ez dugu jokatuko, beraz, berehala sartzen zara frontoira.