
2007/12/24: Ibon Aldazabal, Aimar Aldazabal Eusko Basqueko pilotariaren anaia, asteko protagonistetako bat izan da 17 ordutan bi txapel irabazi ostean. Izan ere, larunbat gauez Balmasedan izandako Elite Torneoaren finalean, Salaberrirekin batera, Beaskoetxea-Mancisidor 30 eta 21 menderatu ostean, atzo goizez El Corte-Inglés Bizkaiako Txapelketa irabazi zuen. Berriatuarrak, Xabatekin jokatu zuenak, asko sufritu zuen Eneko-Garita Ezkurdiko ordezkariei irabazteko. Durangon izandako final honetan, etxekoak beti egon ziren atzetik, hala ere, 34na berdindu zuten azken tantoan amore eman aurretik.
Gazte eta kadeetan Markina izan zen garaile. Lehenengo neurketan, Arbe-Azpitartek Alberdi-Arizaga Berriatuako pilotariak menderatu zituzten 35-30 eta bigarrenean, Goitia-Etxaniz 30-29ko emaitzaz nagusitu ziren Ibai-Urresti taldekideen kontra.
Elite Torneoari dagokionez, hirugarren postua Eneko-Garita II.arentzat izan zen Urrejola-Aldekoa herritarrei 30 eta 26 irabazita.