imagen decorativa

Elorduy: Zestak edozein kirolak beste edo gehiago eman dio Mexikori

Pilotari ohiak Atlantikoaren beste aldean dagoen frontoi batean egiten du lan

Aquiles Elorduy, Mexikoko selekzioarekin 2006ko Mundialean

2007/12/21: Aquiles Elorduyren familiak 80 urte daramatza pilota munduan, izan ere, bere birraititek Ciudad de Mexikon Elorduy frontoia eraiki zuen eta handik aurrera, abizen honek zesta puntarekiko lotura handia izan du. Euskadin, Estatu Batuetan eta Mexikon profesionala izan ondoren, Aquiles berak (argazkian bigarrena agertzen dena, ezkerrez hasita) http://www.masterjai.com-i emandako elkarrizketa honetan modalitate honen alde egiten duen lana zehazten digu.

Nolakoa da zesta puntaren egoera Mexikon eta Elorduy frontoian?

Mexikon zesta punta une latzak sufritzen ari da, frontoi profesionalak itxita daudelako eta Acapulcon urtero 20 egunetan besterik ez dira partida profesionalak eskeintzen. Gaur, afizionatuek España Klubean, Mundial baten egoitza zena, Inclán frontoian eta Elorduy frontoian jokatzen dute. Era apalagoan, Ciudad de Mexikoko Mundut Klubean eta Xalostoc frontoietan, Pueblako Britania Klubean eta Acapulcoko Icacos frontoian ere aritzen dira. Gure kasuan, Elorduy frontoian, familia eta lagunei esker, eguneroko 60 edo 70% denbora erabiltzen dugu.

Zenbat pertsonek jokatzen dute azken kantxa honetan?

Gutxi gora-behera, 75 pilotarik eta 20 ikaslek.

Nola ibiltzen dira hango eskolak?

Ciudad de Mexikon hiru eskolak besterik ez dira ibilitzen, Elorduy frontoian, Club España Klubean eta Inclán frontoian, hain zuzen ere. Pueblako Britania Klubean eta Acapulcoko Icacos frontoian beste bi badaude, baina txikiak.

2006ko Mundiala bultzada bat izan zen Mexikoko zesta puntarentzat?

Mexikon, zesta puntak 111 urte dauzka, bai, laguntza bat izan zen, baina Mundialara etorri zen publikoak kirol hau aspalditik ezagutzen zuen.

Nola ikusten duzu zestaren etorkizuna zure herrialdean?

Oso zalantzazkoa da, frontoi profesionala ez daukagunez, gazteriak ez dauka idolo bat eta ez dago umeei mail on bat erakusten dien pilotaririk. Gauzak hala, gure helburua frontoi profesional bat irekitzea da, baina ez da erraza beharrezkoak diren lizentziak eta kapitala lortzea. Hala ere, kirol hau oso polita da eta ikagarrizko zaletasuna dago hemen, beraz, helburu hau lortzeko aukerarik badaude.

Zer egin daiteke Mexikon zesta puntak gora egin dezan?

Nazioal eta nazioarteko goi-mailako txapelketak antolatzea, horrela, Mexikoko agintariek hemen zaletasun handia dagoela eta jendeak zesta bezalako espektakulu bat ikusi nahi duela ikusiko lituzkete. Gainera, kirol honek Mexikori beste edozein kirolak beste edo gehiago eman dio.

Nortzuk izan dira Mexikoko puntistarik onenak?

Afizionatu mailan, Hamui eta Zubicaray nabarmendu ziren, baina kalitate handiko hainbat pilotarik ere maila bikaina eman zuten eta orain, Valdez anaiak dira punta-puntakoak. Profesional mailan han daude Colin, Roser eta Elorduy aurrelariak eta E. Elorduy eta, noski, Inclan atzelariak. Gaur egun, antza denez, Cisneros bikain dabil, baina ezin ditut izen gehiago aipatu, asko Floridan baitabil jokatzen eta ez dakit bere maila nolakoa den.

Nolakoa da Frontón Elorduy eta federazioen arteko harremana?

Zorionez, oso harreman ona daukagu eta guk Jai Alai honetan zerbait egiteko asmoa izango duen edonori laguntza emango diogu.

Zu ere pilotari profesionala izan zinen, zer gogoratzen zara garai hartaz eta non jokatu zenuen?

Oso zaila da oroitzapenik onena zein izan zen esan, nire karreran une zoragarri asko bizi izan nituelako eta berriro jaioko banintz, berriro pilotaria izango nintzatekelako. Frontoei dagokionez, leku askotan jokatu nuen: Durangon, Markinan, Gernikan, Mutrikun, Faduran, Bilbon, Segovian, Donibane Lohizunen, Miarritzen, Daxen, Mauleonen, Donibane Garazin, Ocalan, Fort Piercen, Tampan eta Mexikon, besteak beste.

Zure familian puntista handiak egon dira, haiei esker hartu zenuen zestarekiko zaletasuna?

Gure familian 80 urteko pilota tradizioa badago, 1927an nire birraititek, On Aquiles Elorduy Garcíak, Elorduy frontoia eraiki zuen eta nire aititie, On Edmundo Elorduy Delgado, eta nire aita, On Aquiles Elorduy Arriola, pilotari profesionalak izan ziren. Ikusten denez nire anaiak eta neuk gosaldian, bazkarian eta afarian izan dugu betidanik pilota.

Esaten dutenez, duela hogei urte, aktore eta pertsonalitate ugari joaten ziren Mexiko D.F.-ko frontoira, haietaz gogoratzen zara?

Duela 20 urte ni Estatu Batuetan nengoen eta ez dakit nortzuk joaten ziren, baina Mexiko frontoiko urrezko garaian, ospe handiko artistak, toreatzaile eta politikoak agertzen ziren harmailetan. Zerrenda bukaezina izango litzateke eta izen batzuk aipatzea eta beste batzuetaz ahaztea ez litzateke zuzena izango.

Argazkia: Conade


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!