imagen decorativa

Aimar Kalzakorta: Zesta sumendi bat da eta laster gora egingo du

Pilotaria Orlando Jai Alaira joango da hilaren bukaeran

Aimar Kalzakorta

2007/12/17: Aimar Kalzakortak hamar urte baino gehiago daramatza profesional arloan, eta orain ilusio handiz ekingo dio abentura berri bati, izan ere, urtarrilaren 1ean Floridako (Estatu Batuetako) Orlando Jai Alain hasiko da jokatzen. Bizkaian bizi den amerikarrak http://www.masterjai.com-i emandako elkarrizketa honetan 2008. urteari begira dauzkan sentzasioak aztertzen ditu eta modalitate honen egoerari buruz hitz egiten du.

Orlandora joateko gogoa izango duzu.

Bai, oraindik egun batzuk geratzen dira, baina data hurbiltzen ari da eta hementxe nago, gogo handiz.

Zuk lehen ere Amerikan jokatu zenuen.

Bai, Milforden urte bat eman nuen eta Danian, zazpi. Orlandon ere jokatu nuen, baina NAJF-eko asteburuan hango pilotariak Miami eta Daniara joaten zirelako eta batzuek bere lekua hartzen genuelako. Egia esan, hango giroa asko gustatzen zait.

Noiz egon zinen Estatu Batuetan?

1996an Milforden egon nintzen eta hurrengo urtean, Danian. Jarraian Euskadira itzuli nintzen ikastera eta 1999an Daniara bueltatu nintzen.
Han oso gustura ibili nintzen Arregirekin.

Zer gogoratzen zara zure debutaz?

Milforden izan zen, herri-mina sentitzen nuen eta ez nintzen ondo aritu. Danian gero eta publiko gutxiago joaten zen frontoira eta Orlandon, ordea, sarrera bikainak egoten ziren, agian urtero hiru hilabete besterik ez direlako jokatzen izango da.

Nahiz eta herri mina sentitu, zu, jaiotzez, amerikarra zara.

Bai, Bridgeporten jaio nintzen, han nire aitak jokatzen zuen eta zazpi urte bete arte han bizi nintzen. Ez dauzkate odolosteak edo txorizoak, baina ondo bizi da, arazo bakarra familia oso urrun dagoela da eta faltan botatzen duzu.

Gogorra izango litzateke zazpi urte zenituela herrialdez aldatzea.

Bai, eskolan dena euskaraz zelako eta nik ingelesaz eta apur bat gazteleraz hitz egiten nuen, baina ez euskeraz. Hasiera gogorra izan zen, baina urte bat igaro ondoren, arazorik gabe. menderatzen nuen euskara.

Floridako alde onena hango klima izango da.

Bai, gainera, hondartza oso hurbil dago eta inoiz marrazo baten bat ikusi dugu. Esaten dutenez, ez dute haginka egiten, baina ondoan ikustean errespetua ematen dute. Bestela, hogei urteko mutil batek egiten dituen gauzak egiten genituen, frontoian lan egin eta lagunekin irten.

NBAko partidetara joaten zara?

Heat inoiz ikusi nuen, baina ez dut sekula béisbol neurketa batean egon. Ez naiz estadioetara joaten, nik nahiago dut merkatal zentrura joan erosketak egitera eta bertan eguna pasatzera. Musika ere ikaragarri gustatzen zait.

Estatu Batuetan mundu-mailako kontzertuak zuzenean ikusteko aukera izango zenuen.

Bai, Juan Gabriel ikusi nuen, izan ere, Mexikoko musika asko gustatzen zait, eta Bon Jovi eta U2 ere ikusi nituen. Bestalde, Ozzy Osbourneri egindako omenaldi batean egon nintzen eta han Metallicak, Marylin Mansonek eta Panterak, besteak beste, jo zuten. Bizitza osoa eman dut Cdak erosten eta talde bat gustuko badut, erosten dut, ez dut interneten bidez lortzen.

Zein da zure talderik gustukoena?

Alejandro Fernández, Luis Miguel, eta, orokorrean, mota guztietako musika, gaztea naizenez gezurra badirudi ere, Rocío Dúrcal ere. Guns ‘n’ Roses ere gustatzen zait, baina Bilbon ez nuen ikusi, hasierako musikariak ez zeudelako eta ez nuen ezustekorik hartu nahi. Bruce Springsteen BEC-en ikusteko gogoekin geratu nintzen eta M-Clan, La Fuga, Rosendo, Antonio Flores, ikaragarrizko poeta zena, ere jarraitzen ditut, besteak beste.

Eta Euskadiko musikari buruz, nor nabarmenduko zenuke?

Su ta Gara, Kortatu, Ken7, Anima Beltzak, Txato Plato… Evaristo, La Polla Recordsen abesten dena ere goi-mailako artista bat da.

Ez duzu inoiz instrumentorik jo?

Anaiak kitarra bat oparitu zidan, baina denbora asko behar da ondo jotzeko eta nik lau akorde jotzen nituen, dena ikasita neukala pentsatzen nuen eta berehala hartzen nuen zesta jokatzera joateko.

Pilotara itzuliz, zein izango da zure erronka Orlandon?

Dena eman nahi dut eta aurkari guztiak irabazteko asmoa daukat. Gero Ocalara eta handik Daniara edo Miamira joatea gustatuko litzaidake. Badakit oso zaila izango dela, baina ondo entrenatzen ari naiz. Orlandoko gaurko izarra Baronio da eta bera menderatzen saiatuko naiz.

Orain, Euskadin, non egiten duzu lan?

Aita eta anaiarekin nabil masajista lanetan. Entrenamenduekin moldatzeko aukera daukat eta hau zorte bat da.

Non ikasi zenuen zestaz jokatzen?

Berriatuako eskolan eman dut bizitza osoa eta haiekin txapela baten bat lortu nuen. Aritz zen nire bikotekidea eta han Lander, Arriaga, Osa eta Olate, besteak beste aritzen ziren. Andrés Jauregi zen monitorea eta Lekue beranduago sartu zen, baina txikitan, nik eskuz ere jokatu nuen.

Benetan?

Bai, hamabi urte nituela Bizkaiako txapelketa baten bat ere jokatu nuen Etxebarriako eskolarekin. Bi gauzak aldi berean egiten nituen, baina gero zesta erabaki nuen, gehiago gustatzen zitzaidalako eta nire senide guztiek jokatu zutelako, horrek ere zestara bultzatu ninduen.

Nola ikusten duzu modalitate honetako egoera?

Sumendi bezalakoa da, laba mugitzen ari da, ez da ikusten baina egun batean, laster, denez laguntzaz, dena aurrera aterako da. Txiki Jairen ekimena oso polita zen, zesta txikiekin ikastaroak egiten ziren, jarraian, umeek nagusi mailako partidak ikusten ziren eta liluratuta geratzen ziren.

Zuk frontoi laburretan ere jokatu duzu, zer nolako esperientzia izan zen?

Oso ona. Beste modalitate bat da eta horretara moldatu egin behar zara, tenisa ala mahai-tenisa jokatzen hastea bezalakoa da.

Kantxa txikiekin zesta bultzatu ahal da?

Bai, baina plastikozko zestak eta pilota sintetikoak ere eskuragarriak egon behar dira, modalitate hau bai umeei, baita lagunen artean jokatu nahi dutenei ere, hurbiltzeko.

Espezialitate hau eskola arloan sartzea oso garrantzitsua izango litzateke.

Hala da. Eskola kirolan sartu egin behar da eta monitoreek zesta modu erakargarri batean irakatsi behar dute. Umeak zesta eskuan sartzean liratutatu geratzen dira eta gainera, telebistan agertzea garrantzitsua da, mutilek telebistan ikusten dituztenak idolatratzen dituztelako.

Azken Mundiala dela eta, publikoaren erantzuna bikaina izan zela ikusi egin zen.

Bai, oso partida onak atera dira, zapore ona geratu da eta hau da publikoak nahi duena.

Zuk Eusko Basque enpresako kideak ezagutzen dituzu.

Bai, Alberdi I.arekin Danian jokatu nuen eta bera nire aitarekin egon zen Bridgeporten, beraz, ni oso txikia nintzenetik ezagutzen nau. Totorika ere ezagutzen dut eta azkenaldi honetan maizago egin dut topo berarekin.

Totorikak iragan udan Markinan jaialdiak emateko aukera izan zezan gustatuko litzaizuke?

Bai, Markinak jendeak goi-mailako zesta eta onenak ikusi nahi dituelako eta puntista onenak Totorikarekin dabiltza.

Beste modalitate batzuk gustatzen zaizkizu?

Eskua asko gustatzen zait eta jarraitzen dut, baina pala eta erremonte ez zaizkit gustatzen.

Eta beste kirolak?

Mundu osoan zehar kirol gutxien ikusten dituen kirolaria naiz. Nahiago dut musika entzutea.

Telebistaren bidez ez duzu zesta ikusten?

Bai, zesta bai. Frontoian ez banago, telebistaz ikusten dut, eta etxetik kanpo banago, grabatzen dut. Izan ere, duela urte askoko mundial batzuen zintak badauzkat eta han Txikito, Inclán, Mitxelena eta abar agertzen dira.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!