

2007/12/21: Asteburu honetan bi interesgune handiak izango dira afizionatu mailako zesta puntari dagokionez, izan ere, bihar Elite Txapelketako finala jokatuko da, eta bihar, Bizkaiko Txapelketakoak.
Lehenengo hitzordua Balmasedako frontoian izango da bihar, 19:30etatik aurrera, eta bertan, Beaskoetxea-Mancisidor (Gernika) eta Salaberry-Ibon (Donibane Lohizune-Berriatua) nor baino nor arituko dira, bi bikotek torneo osoan zehar erakutsitako kalitatea kontuan hartuta, oso erakargarria aurreikusten den lehia batean. Aldez aurretik, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da eta han lau durangar egongo dira, Eneko-Garita II eta Urrejola-Aldekoa, hain zuzen ere.
Igandean, Durangoko Ezkurdi frontoiak hartuko du lekukoa, han El Corte Inglés-Bizkaiko Txapelketaren finalak izango baitira ikusgai. Lehenengoa kadetekoa izango da eta bertan Markinako bi taldek jokatuko dute, jarraian, gazte mailan Berriatua eta Markina izango dira protagonistak eta bukatzeko, nagusi mailan, Ezkurdi eta Berriatua neurtuko dituzte indarrak.
Argazkia: Iban Gorriti